Burlatako udako kanpaldiak
Deskargatu baimena eta informazioa
Burlatako Udalak “2.0 Partaidetza Digitala” izeneko proiektu bat garatu du, horren bidez udal arlo ezberdinen jardueraren hedapena ahalbidetzeko eta komunikazio modu berrien bitartez herritarren parte-hartzea sustatzeko. Horretarako, komunikazio eta prestakuntza teknikoko tailerrak egin ditugu, eta ikus-entzunezko estudio bat antolatu dugu Gaztelekun, eduki digitalak sortzeko. Orain, prestakuntza espres hau aurkezten dugu: Youtuber & Streaming tailerra, horretan trebatu nahi duenarentzat, eta prestakuntza hori egiten duten pertsonek aukera izan dezaten GazteLaben sartzeko nahi balute, edukiak sortzeko kontseilua (podcast, streaming, etab.). GazteLab Rudy Goroskietak zuzentzen du eta aurrerantzean, eduki horiek sortzen hasiko den organoa izanen da. Prestakuntza Iosu Martik emanen du.
Azaroak 20, larunbata.
10etatik 14etara eta 16etatik 20etara.
14 urtetik aurrera.
Lekua: Gazteleku
Izen-emateak: 676787212 diversidad@burlada.es
Antolatzailea: Burlatako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua
Deskargatu baimena eta informazioa
Bozkatu aurtengo helmugak! Ekainaren 12ra arte!
Izen emateak ekainaren 10etik 19ra