Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2018ko uztailak 2

Zure pisu hutsa gure etxea izan daiteke

Foto noticia

Auzokide hori:

Burlatako Udalean badakigu herrian etxebizitza gutxi dagoela eskura egungo eskariari erantzuteko. Hori dela eta, gure esku dauden ekintza guztiak egiten saiatzen ari gara etxebizitza hutsak okupatu daitezen sustatzeko.

Horrenbestez, ohar honen bidez jakinarazi nahi dizugu, hutsik dagoen etxebizitzarik baldin baduzu, Alokairuen Poltsa bat duzula zure eskura. Horrela, etxebizitza behar duen pertsona edo familia batek zure etxebizitza hori alokatzeko aukera izanen du, Administrazio Publikoaren berme eta sostenguarekin.

Hortaz, batetik, etxebizitzak behar dituzten pertsonek eta/edo familiek egungo etxebizitza hutsak okupatzea sustatzen da, eta bestetik, jabeari bermatzen zaio hileko errenta bat kobratuko duela; hots, bost euro, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Gainera, hiru hileroko diru-laguntza bat jaso daiteke, aseguru bat dago, eta Nafarroako Gobernuaren bermea ere errenta kobratzeko; gainera, bermatua dago kontratua bukatzean etxebizitza kontserbazio-egoera onean itzuliko dela.

Alokairu Burtsan sartzeko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Burlatako Udalarekin (948 238 400-Etxebizitza Zerbitzua-SUMB) eta/edo Nafarroako Gobernuarekin-Nasuvinsa (848 420 600).

Informazio gehiago: Alokairuen poltsa

Informazio hau zure interesekoa izanen delakoan, har ezazu agur bero bat.

José María Noval Galarraga.

Alkatea.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna

Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna

Datorren larunbatean, ekainak 15, azken zazpi urteetan egin dugun bezala, Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna ospatuko dugu. Egun honen helburua gure herriko kultura-aniztas...

Volver arriba