ONGI ETORRI!

Ongi etorri Burlatara! Ikusiko duzunez edo pixkanaka-pixkanaka jabetuko zarenez, gure herria hainbat lekutatik etortzen garen lagunok osatzen dugu, gure aniztasun kulturalarekin aberastuz.
Auzotar guztiok ehun bat jatorri ezberdin ditugu eta pertsona guztiak elkarrekin, gure herriaren egungo errealitatea eraikiz joaten gara. Horregatik, nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu bere gizarte-bizitzan esku hartuta, zeuk ere Burlataren izaera hori indartzen laguntzera.
Jakina, udalerrian integratzen ere lagundu nahi dizugu eta horretarako Kultur Aniztasun eta Migrazioaren zerbitzuaren atal honetan, udaleko zerbitzuetan sartzeko gidatuko zaituen argibide erabilgarria aurkitu ahal izanen duzu.
Gainera, nahi izanez gero, arreta jaso dezakezu Kultur Aniztasun eta Migrazioaren zerbitzuak eskaintzen duen Harrera Egitarauan, non herrian emanen dituzun lehenbiziko urratsetan lagunduko dizugun.

Jaso ezazu agur bero bat eta gozatu gurekin Burlatak eskaintzen digunaz.

Txema Noval Galarraga

Kultura-aniztsun eta Migrazioaren Zerbitzuari buruzko informazio osoa

Volver arriba