Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

PARTE HARTZEKO AURREKONTUAK: PROPOSAMENEN BOZKETA

  • Bozketan parte hartu ahalko dute Burlatan erroldatuak dauden 16 urtetik gorakoek (2019an urteak betetzen dituztenak barne).
  • Bozketa udaleko web orriaren bidez eginen da, 012 telefonoaren bidez (948 012 012), astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara, edo Herritarrendako Arreta Bulegoan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:15era.
  • Botoa emateko modua honakoa izanen da: pertsona bakoitzak bozketan parte hartzen duten proiektuen artean gehienez ere 3 proposamen markatu ahalko ditu, 1., 2., eta 3. bezala ordenatuz. Zenbaketan, lehendabiziko lekua betetzen duenari 3 puntu emanen zaizkio, bigarren lekua betetzen duenari, bi puntu eta puntu bat hirugarrenari. Azkenik puntuak zenbatu eta izan dituzten puntuen arabera ordenatuko dira.
Volver arriba