Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Rehabilitación protegida

Hobetu zure etxebizitza, hobetu zure bizia

Zure etxebizitza zure etxea da. Zure etxebizitza birgaitzen baduzu, zure bizitza eta ingurua hobetuko dira. Hala eginez gero, zure faktura energetikoa murriztuko da, eta ingurumena jasangarriagoa izanen da eta hiri-inguru atsegin eta irisgarriagoa izanen duzu.

Zure etxebizitza edo eraikina birgaitzen baduzu, erretiroa hartzen duzunean, hobeki biziko zara gaur egun zure etxea denean. Zure etxebizitza birgaitzea etorkizuneko inbertsioa da, zurea, ingurukoena eta, azken finean, gizarte osoarena.

Nafarroako Gobernuak baditu laguntza-lerro garrantzitsuak zure etxebizitza birgaitzen laguntzeko: obra txikiak egiteko (2.000 euroko aurrekontua, gutxienez) edo zure eraikinean egin beharreko erreforma handiak egiteko (inguratzaile termikoak, berokuntzako sistema zentralizatuak, igogailuak). Diru-laguntzak bi motatakoak izan daitezke: norbanakoari edo jabe elkarteari emandakoak (aurrekontu babesgarriaren %50era eta etxebizitza bakoitzeko 25.000 euro bitartekoak).

Diru-laguntza horiek tramitatzen laguntzeko, bada birgaikuntza bulegoen sare bat, non profesionalek, adituek eta langile kualifikatuek lan egiten baitute. Zure etxetik hurbil baduzu Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko bulego bat. Halako bederatzi bulego dituzu Nafarroako osoan.

Informa zaitez Burlatako Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoan.

Birgaitze babestua: Hobetu zure etxebizitza, Hobetu zure bizia.

Zaharberritzea – nafarroa.eus