SAN BLAS ABESBATZA
Uncategorized @eu
1984an sortu zen, izen bereko parrokian. Parrokiaren barruan eta Burlatan antolatzen diren jardueretan hartzen du parte. Toki askotan eskaini dituzte emanaldiak: Euskal Herrian, Kantabrian, Errioxan, Aragoien, eta abar.
Kontzertu garrantzitsuetan ere, parte hartu izan du abesbatzak; esate baterako, Burlatako Hilarion Eslava musika-astean, Vienako Abendu Musikalean, eta abar.
Jarduerak:
- Burlatako ekitaldi eta bestetan, parte hartzen dute.
- Abesbatzaren ibilbide artistikoan zehar, Espainiako eta Europako zenbait hiritan eman dituzte kontzertuak.
- Príncipe de Viana erakundearekin elkarlanean aritu izan dira Nafarroako zenbait herritako kultura-zikloetan.
- Probintzien arteko abesbatza-lehiaketetan parte hartu dute.
Ordutegia: Asteartea, 19:30etatik 21:30etara.
Presidentea: Ana Solano Labat
Helbidea: Landazabal plaza 3 p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Telefonoa: 649926937
E-Posta: coralsanblas@gmail.com
Web orria: http://www.coralsanblas.es