SAN JUAN BAUTISTAREN ERRETAULA
Monumentu interesgarriak
Burlatako San Juan parrokiatik dator, baina gaur egun Nafarroako Museoko kaperan dago zainduta.
Errenazimenduko estilokoa eta Aragoiko trazakoa, Esteban de Obray (eskultura, 1529) eta Juan del Bosque (pintura, 1540-1548) izan ziren egileak.
Aipagarriak dira titularraren fardel espresibista, Bataiatzailearen bizitzako eszenak dituzten zortzi taulak eta Errenazimentuko estiloan egindako santu bikoteak, marra kurboak eta aurpegi biribilduak dituztenak.