TXIPI-TXAPA UDAL LUDOTEKA
Protección Civil
Txipi-txapa udal ludoteka jolasterako lekua da, Burlatan erroldaturiko edo 1. edo 2. graduko familia Burlatan erroldatua duten 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Helburu nagusia jolas-jarduera bultzatzea da, haurren garapen integrala bultzatzeko eta, bide batez, aisialdiaren autogestio egokia lortzeko bitarteak haurrei eskaintzea.
Ludotekak urtean zehar tailer eta jarduera batzuk egiten ditu eta aldian-aldian aldatzen dira. Horretaz gain, haurrekin zerikusi duten zenbait arlotan parte hartzen du (egun bereziak, haurrak ongi tratatzea bultzatzeko sarea…)
Ikasturtean zehar ordutegia da 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera eta ikasturtea bukatuta 10:00etatik 13:30era.
Adina: 3 urtetik 12 urtera.
Ludotekako arduradunak: Amaia Clemente Remón eta Eva Muez Lorente
Helbidea: Francisco Ardanaz plaza 5 – 6 p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa
Telefonoa: 948 14 13 65
E-Posta: ludoteca@burlada.es
Facebook: Ludoteca txipi-txapa