UDAL JAUREGITXOA

Kultura

Miguel Uranga eta bere emazteak Benita Galdeanok, jauregia eta bere lorategiak eraiki zituzten 1902.urtean. Hain zuzen ere, Maximo Goizueta arkitektoak eraiki zituen mugimendu modernistaren ezaugarriak jarraituz. Duela bi hamarkada Jauregiaren buruzagia zena, Maria del Carme Pozok, bere senarraren borontateak gidaturik eraikuntza saldu zion Burlatako udalari. Egin den birgaikuntza sakonaren ondotik, lorategiaren elementu gehienak errespetatuak izan dira eta batez ere, jauregiaren barrualdea eta pasabideak egokituak izan dira Burlatako biztanleentzat. Modu honetan, espazio polibalente honek Burlataren denbora-pasa eta kulturaren eskaintzak aurkeztuko ditu.

Helbidea: Kale Nagusia 2 p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Ikusi ezazu argazki-erreportajea

 

 

Gaur egun ezkontza zibileko ospakizunak egin daitezke, bai jauregi barruan, erdisotoko aretoan, bai kanpoaldean, udal parkean. Ondoko dokumentuan baldintzak kontsultatu eta argazkiak ikus ditzakezu:

Jauregiko lehendabiziko solairuan, Etxebizitzak Zaharberritzeko Eskualde Bulegoa kokatzen da.

 

Volver arriba