Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Senidetzea

FLOIRAC

Akitania eskualdeko Floirac (Frantzia) udalerriarekin senidetuta dago Burlata, 1986ko urriaren 10az geroztik.

Burlata eta Floirac distantzia bertsura daude hiri nagusitik, eta biztanle kopurua ere antzekoa dute biek. Bordeletik 3km-ra dago Floirac.

Floirac-en, hizkuntza anitz ikasten dira, eta, horien artean, gaztelania da bigarrena ikasle kopuruari dagokionez, ingelesaren atzetik eta alemanaren aurretik.

Floirac herrian, berrogei naziotako jendea aurki dezakegu. Espainiarrak ailegatu ziren lehenbizi; gerra aurretik eta gerraren ondoren etorri ziren; geroago, portugaldarren, magrebtarren eta txinatarren kolonia handiak etorri ziren.

Bi batzordeen arteko trukea dago hainbat arlotan, hala nola, kultura-, kirol-, eskola- eta familia-arloetan. Badago senidetze-batzorde bat, bi herrien arteko familiekin harremanak dituena. Burlatako eta Floiraceko batzordean, 40 pertsona inguru aritzen dira. Urtean, bi bisita egiten dituzte batzordeek eta hainbat bilera.

Udalen aldetik, badira izaera ofizialeko bestelako erlazioak.

Floirac-eko batzordeko presidentea: Monsieur Bernard Cagnin

Burlatako batzordeko presidentea: Alfonso Carlos Goñi Xegnofontes jauna

 

 

Ville de Burlada Tranbia

Horixe da Floirac (Frantziako Iparraldeko herri txiki bat) eta Bordeleko hirigunea lotzen dituen tranbietako baten izena. Orain arte egindako tranbiarik berritzaileena da, lurretik hartzen baitu argindarra, eta, ondorioz, ez baita airetiko linea elektrikorik behar. Tranbia hori hiria berritzeko proiektu baten parte da. Proiektu horren barruan ere, Pey-Berland plaza ospetsua sartu da, Patxi Mangado arkitekto lizartarrak eraikitakoa.

 

 

 

?? Floirac-en web ofiziala

Volver arriba