Berdintasuna
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ARLOA
BERDINTASUNA, EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO HARREMANAK ALDATZEKO
Burlatako Udaleko Berdintasun Zerbitzua toki entitate honen berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintza egiteaz, kudeatzeaz eta ebaluazio egiteaz arduratzen da.
Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentiberatzen du, informazioa ematen du eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai udal mailan (Udaleko langileendako) bai udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).
Zerbitzu honen bidez, toki-eremuan aukera-berdintasunerako eskubidea aplikatzea bultzatzen da, emakumeek eta gizonek gizartearen eremu guztietan askatasunez parte hartu ahal izateko ekintzak sustatuz: ekonomian, politikan, kulturan, gizartean, kirolean eta abarretan, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizun-baldintza beretan.
Helburuak
- Genero ikuspegia Udal-politiketan eta Udal mailako arlo guztietan txertatzea.
- Burlatako emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bultzatzea
Zein esparrutan egiten dugu lan?
- Tokiko Gobernamendua eta generozeharkakotasuna
- Emakumeen kontrako indarkeria
- Zaintza eta erantzunkidetasuna
- Emakumeen ahalduntzea, parte hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa
Dokumentu interesgarriak
Burlatako Udalaren aukera-berdintasunerako II. Barne Plana (Dokumentua gaztelaniaz)
Burlatako udal-eremuan hizkera ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal-ordenantza
Kanpainak
- Martxoaren 8a
- Azaroaren 25a
- Jaiak
Marko Juridikoa
Estatua mailan
Erkideko mailan
14/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.
17/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa
Beste arau garrantzitsuak
Genero Berdintasunerako Europako Estrategia 2020-2025 (Dokumentua gaztelaniaz)
Tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako Europako Gutuna (Dokumentua gaztelaniaz)
Baliabideak Genero-indarkeria
Telefono bidezko arreta: 016
Online arreta: 016-online@igualdad.gob.es
WhatsApp bidezko arreta: 600 000 016
Zerbitzuaren ezaugarriak: doakoa, 24 orduko arreta, konfidentziala, entzumen- eta/edo hizketa-desgaitasuna eta ikusmen txikia duten pertsonentzat eskuragarri, arreta 53 hizkuntzatan telefonoz
EAIV IRUÑERRIA
Genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea Iruñerriko, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko eremuetan. Nafarroako Gobernuaren Zerbitzua.
Etxaburua kalea 27. 31013 Berriozar
Telefonoak: 948 00 49 52 eta 948 00 49 53
Posta elektronikoa: eaiv.comarca@pauma.es
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostegunera 8: 00etatik 19: 00etara eta ostiraletan 8:00etatik 17:00etara.
Lotura interesgarriak
Burlatako hizkeraren erabilera ez-sexistaren eskuliburua (Dokumentua gaztelaniaz)
Komunikazio barneratzaileko estrategiei buruzko gida (Dokumentua gaztelaniaz)
Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Kontaktua
Berdintasun Teknikaria: Vanesa Eguiluz González
Helbidea Larrañetako Plaza, zg 31600 Burlata
Telefonoa: 948 23 84 00
Eposta: igualdad@burlada.es