Euskara Zerbitzua
BURLATAKO UDALAREN EUSKARA ZERBITZUA
Burlatako Euskara Zerbitzua 1990 sortu zen, 1986ko Euskararen Legearen babespean. Haren helburua da Burlatako hizkuntza normalizazioa sustatu eta bultzatzea, bai udal administrazioaren arloan, bai eta gizarte arloan ere. Horretarako kanpainak burutu eta egitasmoak garatzen ditu, gehien batean Nafarroako euskara zerbitzuekin batera, Euskara Teknikarien Sarearen bidez.
1997 urtean Osoko Bilkurak onartu zuen Burlatako Udalerrian Euskararen Erabilera arautzen duen Ordenantza eta 2018an honen aldaketa onartu zen, eta hauxe da, hain zuzen, Euskara Zerbitzuaren jardueraren ildoak Burlatan zehazten dituena.
KONTAKTUA | TEKNIKARIA |
Helbidea: Larrañeta plaza zk.g. p.k. 31600 Burlata (NAFARROA) Tel.: 948 23 84 00 – 660 54 87 79 E-posta: euskara@burlada.es Web: http://www.burlata.eus Jendearen arreta ordutegia: 9:30etik – 14:15era | Udaleko euskara teknikaria: Maider Sukunza Ruiz |
LAN ILDO NAGUSIAK
Udaleko lan ildo nagusiak |
Udaleko langileak euskalduntzeko plana: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira, inprimakiak, egiaztagiriak, programak… prestatzeaz gain.
Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak dauzkagu, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.
Udalerriko lan ildo nagusiak |
- Euskararen sozializazioa: familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa da. Hainbat adin tartetan erabiltzeko material bereziak sortzen, ekoizten eta banatzen dira, haurren etxeetara eramateko.
Eskolatze kanpaina: hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da D ereduan.
- www.era.eus: euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Euskaraz dakiten eta ez dakiten gurasoek aholkularitzarako artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, eskolaz kanpoko Nafarroako eskaintza eta kultur agenda.
- Aisialdiko jarduerak: garrantzitsua da oso Burlatako haur eta gazteek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea. Helburu horrekin, udako kanpalekuak antolatzen dira eta ikasturtean Larunblai euskarazko aisialdi programa eskaintzen da LHko ikasleentzat.
- Helduak euskalduntzeko egitasmoak: Burlatako helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak antolatzen dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.
Euskara ikasteko dirulaguntzak: Burlatan erroldatutako euskara ikasleentzat (ikus baldintzak).
www.elaide.eus: proiektu hau euskara ikasleei bideratua dago. Bertan aurkituko dituzte ikasketekin laguntzeko behar dituzten baliabideak, eta euskarazko kultur agenda, agenda soziala eta aisialdian erabiltzeko hainbat liburu, bideo, pelikula… Mintzakide programa: honen bidez, euskara erabiltzeko gune bat ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei. Informazio gehiago hemen.
Euskarazko produktuen Katalogoa: 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoendako euskarazko produktuak (aisialdirako eta ikasketetarako). Katalogoa hemen aurki dezakezu online.
Euskaldunen fitxategia: Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko.
Euskara Merkataritzan: Burlatako merkatariei doan eskaintzen zaien programa bat da. AHIZE enpresaren bitartez egiten da eskaintza.
Ze Berri?: euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria.
Dirulaguntzak: Ikastetxe, guraso elkarte eta beste zenbait elkarte eta erakunderi (ikusi baldintzak), euskarazko udalekuetarako (ikusi baldintzak) eta euskaltegiei (ikusi baldintzak).
Tailerrak: Euskara Zerbitzuak tailerrak eskaintzen ditu nagusiki gurasoentzat. Saio horietan aholkuak ematen zaizkie hizkuntzak etxean kudeatzeko, eta, bestalde, euren seme-alaben heziketa prozesuetan parte-hartzea errazteko.
Formazio saioak: Euskara Zerbitzuak formazio antolatzen ditu helduentzat, eta saio horietan euskara eta praktika sozialei buruzko gaiak lantzen dira.
Kanpainak, programak eta ekintzak: helburu zehatzen arabera antolatzen dira, eta urtero aldatzen dira.
Udazken Ero; liburutegirako materialak; egutegiak; Euskaraldia; Administrazioan euskaraz kanpaina; hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza; irakurketa kanpainak…Euskaldunen fitxategia: Burlatako Udalak fitxategi bat dauka, euskararen sustapenerako komunikazioak ahalik eta eraginkortasun handienarekin egiteko. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian alta emanda dago fitxategi hori. Burlatan erroldatutako herritarrek borondatez lagatako datuekin osatzen da fitxategia, eta bertan parte hartzen duen orok eskubidea dauka datuak sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta uko egiteko Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki. Baja eman edo datuak aldatzeko Euskara Zerbitzura jo behar da.
Euskara Zerbitzua sarean |