Kultura-aniztasuna eta Migrazioa
Ongi etorri Burlatara! Ikusiko duzunez edo pixkanaka-pixkanaka jabetuko zarenez, gure herria hainbat lekutatik etortzen garen lagunok osatzen dugu, gure aniztasun kulturalarekin aberastuz.
Auzotar guztiok ehun bat jatorri ezberdin ditugu eta pertsona guztiak elkarrekin, gure herriaren egungo errealitatea eraikiz joaten gara. Horregatik, nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu bere gizarte-bizitzan esku hartuta, zeuk ere Burlataren izaera hori indartzen laguntzera.
Jakina, udalerrian integratzen ere lagundu nahi dizugu eta horretarako Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuaren atal honetan, udaleko zerbitzuetan sartzeko gidatuko zaituen argibide erabilgarria aurkitu ahal izanen duzu.
Gainera, nahi izanez gero, arreta jaso dezakezu Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuak eskaintzen duen Harrera Egitarauan, non herrian emanen dituzun lehenbiziko urratsetan lagunduko dizugun.
Jaso ezazu agur bero bat eta gozatu gurekin Burlatak eskaintzen digunaz.
Berta Arizkun González
Alkate Udalburua
Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra eratzeko Oinarrizko Agiria 2016-03-10
KULTURA-ANIZTASUN ETA MIGRAZIO ZERBITZUA
Burlatako Udaletxea. 2. solairua
Larrañetako plaza z/g Telefonoak: 948 23 84 00 Luzapena 115 – 676787212 diversidad@burlada.es
Ordutegia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etatik 15:00etara
Astearte eta ostegunetan 10:30etik 18:00etara
Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara
Honako ekitaldi hauek osatzen dute:
- Harrera Egitaraua. Burlatako auzoko berriei zuzendua herriko zerbitzu ezberdinetarako sarbide bezala.
- Elkarbizitza. Burlata osatzen duten bestelako kulturak elkartzeko topaguneak sortzea.
- Sentsibilizazioa eta salaketa. Kultura-aniztasuna aberastasuntzat jotzeko eta arrazistak eta xenofoboak diren edozein motatako egintzak saihestu eta salatzeko.
- Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Atala koordinatzea hiritarrek alor honetan parte har dezaten.
- Udalaren bestelako alorrekiko elkarlana kultura-aniztasunaren zeharkako tratamendua erdiesteko.
- Gaztelania, euskara eta Burlatan dauden gainerako hizkuntzak hurbiltzea, elkarbizitza ahalbidetzen duten komunikazio eta gizarte-kohesio tresnak bezala.
- Errotze-txostenak, familia berriz elkartzeko txostenak e.a. egitea.
CANAL YOUTUBE DIVERSIDAD CULTURAL BURLADA KULTURA-ANIZTASUNA BURLATA
Kanal honetan gure alorraren aurkezpen-bideo bat ikus dezakezu eta gure jardueraren beste eduki batzuk, “Seremos más-Gehiago izanen gara” kultura-aniztasunaren bideoklipa kasu.
– Gure zerbitzuan aplikatzen dugun neurrietako bat da burlatarren kultura-aniztasuna aitortzea. Burlatan erroldatu diren eta Nafarroan jaio ez diren pertsona guztien jatorria herrialdez herrialde erakusteko tresna erraz hau jarriko dugu zuen eskura. Hona hemen haren izena: “Destino Burlada-Burlata Helmuga”.
Esteka honetan sartuz https://prezi.com/i/p7oe8xxcfw1j/destino-burlada-burlata-helmuga/eta herrialde bakoitzean kurtsorea jarriz, ikusi ahal izanen duzue zenbat burlatarrak diren toki horretakoak. Gainera, kolore ezberdinek sei herrialde-talde adierazten dizkigute, Burlatan erroldatutako pertsona-kopuruaren arabera. Espainarren kasuan, gainerako autonomia-erkidegoetan sortu direnak.
– Klik egin eta udal-baliabideen gidaliburu batera sartuko zara Burlatan dauden zenbait hizkuntzatan:
GUIA DE RECURSOS DE BURLADA-BURLATAKO BALIABIDEEN GIDALIBURUA
دليل الموارد والخدمات RESOURCE GUIDE СПРАВОЧНИК ПО РЕСУРСАМ GUIDE DE RESSOURCES 服务指南 GHID DE RESURSE РЪКОВОДСТВО ЗА РЕСУРСИ ریسورس گائیڈ
ASOCIACIONES MIGRANTES BURLADA-BURLATAKO MIGRATZAILEEN ELKARTEAK
– Klik egin eta zure hizkuntza, gaztelania eta euskara dituen oinarrizko hiztegi bat erabili ahalko duzu:
HIZTEGIA DICCIONARIO قاموس DICTIONARY СЛОВАРЬ DICTIONNAIRE FRANÇAIS DICȚIONAR РЕЧНИК DICTIONNAIRE WOLOF DICIONÁRIO 字典
Hiztegi hauek Euskaltzaleen Topagunearen Hiztegitxoetan daude oinarrituta:
http://www.hiztegitxoak.lingolang.net/ Bertan euskara eta hainbat hizkuntza biltzen dituzten hiztegi anitz.
– “Mi camino-Ene bidea” dokumentala.
Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta MIgrazio Zerbitzuak eta El Botón Rojo JLC enpresak eginda, Burlatan bizitza berri bat hasteko euren herrialdeak utzi dituzten bost ausarten esperientziak erakusten du. Elkarrizketa intimo eta hunkigarrien bidez, haien ilusioak eta irrikak, migrazio-prozesu gogorra eta gure gizartearen abegia ezagutuko ditugu. Gainera, aniztasunaren aberastasunaz, jatorrizko lekutik urrun dauden pertsonekiko enpatiaren garrantziaz eta harrera-herrikoa izatearen sentimenduaz hausnartzera gonbidatzen du.
– “Burlata harrera eta elkarbizitza-lekua: Testigantzak” mahainguruaren bideoa.
Atzo, 60 eta 70eko urteetan, eta gaur, azken 20 urteotan, Burlatak jaso dituen lagunek, gure herria hazteko eta elkarbizitarako benetako lekua izateko ezinbestekoak izan direnek, beren testigantzak partekatzen dituzte.
– Burlatako Munduko Arrozak. Urte guztietako errezetak:
RECETAS ARROCES DEL MUNDO 2017 MUNDUKO ARROZETAKO ERREZETAK
RECETAS ARROCES DEL MUNDO 2018 MUNDUKO ARROZETAKO ERREZETAK
RECETAS ARROCES DEL MUNDO 2019 MUNDUKO ARROZETAKO ERREZETAK
– Zaska Zurrumurruen Aurkako Nafarroako Sarea
Estereotipo eta zurrumurru xenofoboek dakarten kalteaz kontzientziatuta, Burlatako Udalak era aktiboan esku hartzen du sarean.
https://cjn-ngk.org/2018/05/nace-zaska-la-red-que-combate-los-rumores/#
– Kultura-aniztasun eta Migrazio Ataleko aktak:
2023
12 ENERO-URTARRILAK 12 9 FEBRERO-OTSAILAK 9 9 MARZO-MARTXOAK 9 5 ABRIL-APIRILAK 5 11 MAYO-MAIATZAK 11
2022
10 FEBRERO-OTSAILAK 10 10 MARZO-MARTXOAK 10 7 ABRIL-APIRILAK 7
12 MAYO-MAIATZAK 12 9 JUNIO-EKAINAK 9 28 JULIO-UZTAILAK 28 SEPTIEMBRE-IRAILAK 15
13 OCTUBRE-URRIAK 13 22 NOVIEMBRE-AZAROAK 22 15 DICIEMBRE-ABENDUAK 15
2021
11 FEBRERO-OTSAILAK 11 11MARZO-MARTXOAK 11 28 ABRIL-APIRILAK 28 10 JUNIO-EKAINAK 10
2020
16 ENERO-URTARRILAK 16 13 FEBRERO-OTSAILAK 13 30 JUNIO-OTSAILAK 30
8 OCTUBRE-URRIAK 8 12 NOVIEMBRE-AZAROAK 12 10 DICIEMBRE-ABENDUAK 10
2019
17 ENERO-URTARRILAK 17 14 FEBRERO-OTSAILAK 14 13 MARZO-MARTXOAK 13
11 ABRIL-APIRILAK 11 9 MAYO-MAIATZAK 9 7 NOVIEMBRE-AZAROAK 7
2018
8 FEBRERO-OTSAILAK 8 10 MAYO-MAIATZAK 10 12 JUNIO-EKAINAK 12 25 JULIO-UZTAILAK 25 13 SEPTIEMBRE-IRAILAK 13 11 OCTUBRE-URRIAK 11 13 DICIEMBRE-IRAILAK 13
2017
12 ENERO-URTARRILAK 12 16 MARZO-MARTXOAK 16 6 ABRIL-APIRILAK 6 11 MAYO-MAIATZAK 11
8 JUNIO-EKAINAK 8 7 SEPTIEMBRE-IRAILAK 7 9 NOVIEMBRE-AZAROAK 9
2016
10 MARZO-MARTXOAK 10 14 ABRIL-APIRILAK 14 12 MAYO-MAIATZAK 12 9 JUNIO-EKAINAK 9
4 AGOSTO-ABUZTUAK 4 8 SEPTIEMBRE-IRAILAK 8 10 NOVIEMBRE-AZAROAK 10
– Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuaren oroitza-txostenak:
1MEMORIA 2022 OROITZA-TXOSTENA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN
2MEMORIA 2022 OROITZA-TXOSTENA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN
MEMORIA 2021 SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN_compressed-1
MEMORIA 2021 SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN_compressed-2
MEMORIA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL 2020-1_compressed
MEMORIA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACION 2020-2_compressed
MEMORIA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2019-1
MEMORIA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2019-2
MEMORIA SERVICIO DE DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2018-1
MEMORIA SERVICIO DE DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2018-2
MEMORIA SERVICIO DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2017
MEMORIA SERVICIO DE DIVERSIDAD CULTURAL Y MIGRACIÓN 2016