LGTBI+
Burlatako Udalaren LGTBI+ arloa zerbitzu aitzindaria da Nafarroan. Sexu- eta genero-aniztasuna sustatzeko udal-politika publikoak kudeatzeko eta garatzeko eta herriko LGTBI+ herritarren benetako berdintasuna eta eskubideak bermatzeko sortua
Kontaktua
- Helbidea: Larrañetako Plaza z/g 31600 Burlata
- Telefonoa: 948 23 84 00.
- Emaila: LGTBI@burlada.es
- Facebook: https://www.facebook.com/Lgtbi-BurladaBurlata-105865138827780
- Instagram: https://www.instagram.com/lgtbiburlada/
Jendaurreko ordutegia: asteartetik ostiralera 9:00-13:15
Sexu eta genero aniztasuna: herritartasun eskubidea
“Sexu eta genero aniztasunari buruzko oinarrizko gidan” azaltzen denez, (Nafarroako Berdintasunerako Institutua, 2020)Afektibitate, sexu eta genero aniztasunaz ari garenean, afektibitatea, desioa, praktika erotikoak edo maitasun-jardunak adierazteko modu batzuez eta besteez ari gara, baita gizaki guztiok dugun genero-adierazpena edo -identitatea azaltzeko moduaz ere. Hau da, afektibitatea, sexualitatea eta generoa onartzeko eta bizitzeko aukera guztiak.
Hainbat modu dira sexu- eta genero-aniztasunaz mintzatzeko; konparazio batera, LGTBI+ kolektiboa, sexu- eta genero-disidentzia, sexu- eta genero-gutxiengoak, sexualitatea edo genero ez-normatiboa duten pertsonak, eta abar. Zehazki, LGTBI+ siglek kolektiboki aipatzen dituzte lesbianak, gayak, bisexualak, transak eta intersexualak. «+» sartzeak sigla horietatik haratagoko sexualitatea adierazten du eta beste edozein bizipen ezagutzeko modu bat da.
Nolanahi ere den, sexu- eta genero-aniztasunaz hitz egiteak LGTBI+ sigletatik haratago eramaten gaitu. Ikuspegi globalagoa du, sexu eta genero arauek pertsona guztioi eragiten baitigute.
Era berean, sexu eta genero askatasunen ikusgarritasuna eta sustapena ez dira LGTBI+ pertsonen eskubide esklusiboak, baizik eta guzti-guztioi egiten digute mesede.
Horregatik, sexu- eta genero-aniztasunaz ari garenean, herritartasun-eskubideaz ari gara, oro har, eta ez LGTBI+ kolektiboaren eskubideez bakarrik.
SGA sustatzeko eta LGTBI+ berdintasunerako politika publikoak: giza eskubideekiko eta berdintasun eraginkorrarekiko konpromisoa
Nahiz eta lesbianen, gayen, transen, bisexualen eta intersexualen (LGTBI+) egoera sozialak aurrera egin duen azken urteotan, kolektibo horrek diskriminazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen du, batez ere gure gizartean errealitate horren inguruan dauden ezjakintasun eta aurreiritziengatik eta estereotipo homofobiko, transfobiko eta sexista oso errotuta daudelako.
Legediak ezartzen duen bezala, administrazio publikoen lana funtsezkoa da diskriminazio horiek desagerrarazteko eta gizarte askotarikoagoak sortzeko; izan ere, berdintasuna, askatasuna eta pertsonen aniztasunarekiko errespetua bermatzeko arduradun nagusiak dira, sexu orientazioa, genero-adierazpena eta sexu edo genero identitatea edozein direla ere.
Ildo horretan, udalek zeregin nabarmena dute; izan ere, LGTBI+ pertsonen diskriminazioa, batzuetan, gure hiri eta udalerrietan esperimentatzen eta ikusarazten da, herritarrek harreman eta bizikidetza estuagoa duten lekuak direlako.
Burlata indarkeriarik gabeko udalerri bihurtzea eta sexu eta afektibitate-aniztasuna askatasun osoz bizi ahal izatea pertsona, erakunde eta gizarte-eragile guztiak inplikatzen dituen konpromisoa da.
Horretarako, Burlatako Udaleko LGTBI+ Arloa gizartea eraldatzeko tresna bat da, eta LGTBI+ pertsonen berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa sustatzen du Burlatan, maila instituzional eta sozialean.
Bere jardueren artean daude jarduera espezifikoen programa bat ezartzea, diskurtso eta praktika inklusiboak sustatzea, parte-hartzea sustatzea eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren eragile eta baliabide guztiak aktibatzea.
Helburuak eta lan-ildo nagusiak
Gaur egun, LGTBI+ arloaren helburu orokorrak eta espezifikoak honako hauek dira:
- Burlatako LGTBI+ udal arloa garatzea, LGTBI+ pertsonen berdintasunerako politika publikoak ezartzeko.
- Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko politika publiko espezifikoak sustatzea eta LGTBI+ berdintasun-printzipioa zeharka txertatzea udal-eremuko sektore-politiketan.
- Udalerriko LGTBI+ pertsonen zerbitzura jartzea informaziorako, aholkularitzarako, orientaziorako eta abarretarako mekanismoak eta tresnak, haien eskubideak aitortzeari begira.
- Herritarrak sentsibilizatzea LGTBI+ eskubideen eta sexu- eta genero-aniztasunaren inguruan.
Horretarako, lan-ildo hauek garatzen ari dira:
- LGTBI+ arloa kudeatzea udal egituraren barruan, lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen aurkako diskriminazio- eta indarkeria-egoerak prebenitzeko (LGTBI+) eta Burlatan sexu- eta afektibitate-aniztasuna askatasun osoz bizi ahal izatea ziurtatzeko.
- Burlada-Burlata udalerrirako LGTBI+ jarduera-programa bat egin dadin bultzatzea.
- LGTBI+ ikusarazteko eta sentsibilizatzeko ekintzak egitea herritar guztientzat, sexu-orientazioarekin, genero-adierazpenarekin eta sexu- edo genero-identitatearekin lotutako gaietan.
- Sexu-orientazioari, genero-adierazpenari eta sexu edo genero identitateari buruzko prestakuntza-ekintzak bultzatzea, baita gorroto-delituei eta LGTBIfobia-delituei buruzkoak ere, Burlatako Udaleko udal-langileentzat.
- LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasuna udal-politikarentzat eta herritarrentzat onuragarria dela agerian uzteko helburua duen beste edozein jarduera garatzea.
- Burlada-Burlatako Udalaren, INAI/NABIren eta tokiko eremuan LGTBI+ arloan jarduten duen beste edozein eragileren arteko lana modu arinean koordinatzeko beharrezko mekanismoak ezartzea.
- Burlatako pertsonek eta kolektiboek LGTBI+ politika publikoen antolaketan eta garapenean parte har dezaten sustatzea.
Partehartzea
LGTBI+ arloak garatutako jarduerek eta politikek Burlatako errealitate sozialari eta haren behar eta interesei erantzun diezaieten, funtsezkoa da herritarren eta haien gizarte- eta elkarte-sarearen arteko harremana eta parte-hartzea.
- Burlatako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Kontseiluko LGTBI+ Ataleko kide izan nahi duzu?
Jar zaitez harremanetan LGTBI+ Arloarekin posta elektronikoz (lgtbi@burlada.es) edo telefonoz (948 23 84 00). EXT 145)
Aurrez aurreko tramitazioa: Herritarren Arretarako Bulegoan.
Eska dezakezu (zure izenean edo elkarte baten izenean)
- Gure zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa jaso nahi duzu? Harpidetu zaitez gure datu-basean galdetegi honen bidez, egunean egoteko:
- Burlatan DSGaren sustapenarekin eta LGTBI+ berdintasunarekin lotutako jarduerak garatzeko interesa duen tokiko elkarte edo kolektibo bateko kide zara?
Jar zaitez harremanetan LGTBI+ Arloarekin posta elektronikoz (lgtbi@burlada.es) edo telefonoz (948 23 84 00. EXT 145).
Baliabide interesgarri eta erabilgarriak
- Kattalingune (Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arreta zerbitzu publikoa)
- Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko oinarrizko gida
- Nafarroako transexualei laguntza eta arreta emateko gida
- Informazio-liburuxka. Nafarroako transexualei laguntza eta arreta emateko gida.
- LGTBIfobia bidezko gorroto delituen biktimentzako gida
- LGTBI+ adineko pertsonen egoera Nafarroan
LGTBI+ asoziazionismoa:
- Kattalingorri (Nafarroako LGTBI+ kolektiboak biltzen dituen erreferentzia-gunea, irekia eta plurala).
- Nafarroan LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasuna sustatzeko eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeentzako dirulaguntza.
Esparru legala eta estrategikoa
8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerakoa
8/2017 Foru Legearen Ekintza Plana, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako
Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren egoeraren diagnostikoa.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI/NABI) eta Burlatako Udalaren (2021/2022) arteko lankidetza-hitzarmenak. (2021 / 2022 /2023).