Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Zenbat zerbitzu dituzue euskeraz burlatan? Populazioa jakinda ze portzentaia euskalduna da? Nolako laguntza ekonomikoa duzue? Zein urtetan hasi zineten zerbitzuak euskaraz eskaintzen? Zein da zerbitzu hauen balorapena udaletxearen ikuspegitik? (Paz de Zigandako 2.Cko ikasleak 23/05/2017)

Burlatako Udalak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu euskaraz. Zerbitzua euskaraz ia udal alor guztietan ematen da eta Udaletxera etortzen bazarete, nahi izanez gero, harrera euskaraz eginen dizuete.
Euskara Zerbitzuak hainbat programa, kanpaina eta jarduera antolatzen ditu euskaraz zein gaztelaniaz, euskara gerturatzeko, ezagutza, erabilera sustatzeko.
Gainontzeko zerbitzuek antolatzen dituzten jarduera zein kanpainetan ere ia beti daude jarduerak euskaraz.
Zerbitzua euskaraz ematen duten zerbitzuen artean aipatuko nituzke musika eskola, haur liburutegia, ludoteka…
Eta udalak kalera ateratzen dituen informazioak, iragarkiak, bandoak, kartelak, eta abar. beti izanen dira euskarri elebidunetan.

Burlatan asko igo da euskaldunen ehunekoa azken urteetan.
Udalerrian egin berri dugun inkesta soziolinguistikoaren arabera populazioaren % 27a da euskalduna edo ia euskalduna. Beraz Burlatarren laurdena baino gehiago da euskalduna.

Euskara Zerbitzuak laguntza deialdi ezberdinak ditu. Batetik, euskarazko jarduerak antolatzeko, kultur elkarte, guraso elkarte eta ikastetxeei laguntzeko deialdia dugu. Bekei dagokienez, euskara ikasteko bekak eta udalekuetarako bekak ditugu. Eta azkenik, euskaltegiei ematen diegun laguntza dugu.

Urte asko dira. Burlatako Euskara Zerbitzua duela 25 urte baino gehiago hasi zen lanean eta 20 urte dira Udalak Euskararen Ordenantza onartu zuela. Beraz, urte asko dira Burlatan euskararen aldeko pausuak ematen.

Balorazioa oro har ona da. Hala ere, jakitun gara egiteko lan asko dagoela oraindik.
Hobetze aldera egun ari gara aurten 20 urte beteko dituen Euskararen Ordenantza berritzen eta laster herritarrei aurkezteko moduan egotea espero dugu.
Euskararen normalizazioaren alde lan egiten dugu eta urtez urte emaitza hobeak lortzea dugu helburu.

Agur bero bat,

Txema Noval (02/06/2017)