ZUGARRALDE PILOTA TALDEA
Esku-pilota da gure kirol-jarduera. Burlatako Askatasuna frontoian (izen bera duen eskolan) aritzen gara pilotan. Batetik, Pilota Eskola kudeatzen dugu, Udalarekiko hitzarmen baten bitartez. 8-13 urte bitarteko haurrak aritzen dira Pilota Eskolan. Adin horretatik aurrera, Pilota Taldera igarotzen dira.
Kategoria guztietan parte hartzen dugu talde gisa, Nafarroako zein ondoko probintzietako hainbat lehiaketatan. Senior kategorian, Espainiako Txapelketan jokatu ohi dugu, Ohorezko mailan.
Gaur egun, laurogei pilotari inguru ditugu; 50 Pilota Eskolan, eta gainerakoak Pilota Taldean.
Bestelako datuak: Zugarralde Pilota Taldeak bi txapelketa entzutetsu antolatzen ditu:
- Irailetik urrira, kategoria guztietan jokatzen da txapelketa, eta 500 bat pilotari izaten dira, Nafarroatik, Euskal Autonomia Erkidegotik eta Errioxatik etorriak. Finalak Eguberri aurreko astean izaten dira.
- Abuztuan izaten da beste txapelketa: “Karmelo Argüelles Memoriala”. Pilota Taldearen sortzaile eta urte anitzez irakasle izandakoaren omenez ospatzen da. Finalak Burlatako bestekin batera izaten dira. Amateurren mailan diren txapelketarik entzutetsuenetakoak dira biak ere.
Harremanetarako: info@zugarralde.es edozugarralde@terra.es.
Ordutegia:
- Pilota Eskola: astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.
- Pilota Taldea: astearte eta ostegunetan, frontoi-saioa, 18:00etatik aurrera. Astelehen eta asteazkenetan, gaitze fisikoa, 19:00etatik aurrera.
Helbidea: Malon de Etxaide karrika 7, 6. C p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Telefonoa: 948 13 34 53 / 948 14 83 33 / 618828868
Faxa: 948 13 34 53
E-Posta: cash-irunea@jalgi.com
Web orria: http://www.zugarralde.es